Skip to content
IMG-20240112-WA0003(3)
lasterbidean_2024_abadino

 Badator Lasterbidean elkartasun lasterketaren 10. edizioa! Hamar edizio, arin esaten da. Gutxiago izatea gustatuko litzaiguke, elkartasuna baino, askatasuna adierazteko ospakizun legez antolatzea gutxienean. Baina badugu motiborik oraindik ere aldarrikapenak korrika, lasterka, atxintxika.. edo arineketan egiteko. Eta ekainaren 15ean izango dugu horretarako tartea.

Hain zuzen ere, aurtengo edizioa arineketan egingo dugu, Abadiño izango baita 10. edizioa hartuko duen herria. Eta edizio borobila denez, ibilbidearen distantzia ere, borobila. 10km-ko zirkuitua izango da, zailtasun askorik bakoa. Lasterketaz gainera, aurten lehen aldiz martxa ere antolatuko da, arineketan ezin duenak edo nahi ez duenak egin, oinez egin dezan. Ez da faltako lasterketa txikia, ez da faltako goiz-eguerdiko giroa, bazkaria, ostekoak… Baina badugu sorpresa bat gordeta. Konturatu zarete, kartelen bi data jartzen dituela? Bada, hortik doa sorpresa… Aurrerago azalduko dizuegu.

Bost hilabete barru Abadiñon izango gara, bertan espero zaituztegu! Bitartean, ekintza ugari antolatuko ditugu bai Abadiñon bai Durangaldean ere, beraz adi egon egon sare sozialei! Pausoak ekar dezakeelako pausoa, eta hamar urtien etxeruntz aiñeketan gatozelako, loratu dezagun etxerako bidea!

    Bidea laster egiteko,
lasterbidea sortzen ari gara.
Laster, bidean izango ditugu; etxera bidean.

Lasterketa lagunak

Laguntzaileak

amasa-villabona
berria
aiurri
naiz-01
dixidu
Euskal-Herria-Esnea
bikabi
tolosaldeko ataria